XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ofizialen mailaketak eltze honi egiten diote aipamen.

Horrela Corbasi basi (koronela) salda egintzaileen nagusi esan nahi du, eta eltzea itzultzeak iraultza adierazten du.

Maiz eztabaidatzen den eta arauz eskuratzen ez zaien lan sari bat dute jenizaroek.

Sultan bat erregetzara igotzean jenizaroen laguntzaz edo baimenez arruntki diru-sari batzuk dituzte.

Baino beren irabazpiderik haundiena hirien sartaldeetatik datorkie.

Ondorioz ez dira egon-zaleak.

Soliman sultana Edirna-n luzaroan egon zenean, jenizaroak uste izan zuten ez zela izango guda egintzarik puska batean eta, amorroz, haundizki batzuen jauretxeak eta judutarren auzotekia saskildu zituzten.

Itzuli zen sultana jakin bezain laster, eta bere eskuz hiru erantzulerik nagusienei lepoa ebaki zien.

zorotasun itxuan aga, jenizaroen buruzagia urkatu zuen eta goienen mailako agintari talde bat.

Bere buruntzaren azkena arte geldi egon ziren jenizaroak.

Kaisertzen, 193 jenizaro elkarteak ziren gudaritzaren indar.

Gaztelu-hiriak zaintzeko gomendioa 101-ek zuten.

Bost ziren zuzenki sultanaren zaintzaile eta bere etxekoen erantzule.

Kidetza hauek sultanaren ehiza eta erbi-zakurretaz ere arduratu behar ziren.

Hirira irtetzeko janzkia
Aga, jenizaroen buruzagia
Sultanen zaintzarako jenizaroa
.